Eskoriatzako elizateak batzen dituen 'Eskolore' proiektua prest

Imanol Beloki 2015ko mai. 21a, 13:06
Eskolorea-ren logoa.

Eskolore proiektua Eskoriatzako zazpi elizateak batzen dituen hiru ibilbide homologatuk osatzen dute. Hain zuzen, pausoz pauso betiko bideetako gozamena pauso berrietan biltzea da proiektuaren helburua.

Bideak aldatuko ez badira ere, haietara iristeko modua, haietan abiatzeko ikuspuntua aldatuz, osatu dira, horretarako lau zutabe ezarriz Eskolore elikatzeko: osasuna, jakintza edo ezagutza, jolasa eta artea.

Egun osoko 'Eskolore' jaia

Maiatzaren 29an Eskolore jaia egingo dute herriko plazan. Goizean mendi irteera egingo dute gaztetxoek, eta eskolorea jarriko dute udaletxeko balkoian. Arratsaldean, berriz, eskulanak, jokoak eta musika izango dira, gaztetxoentzat, herriko plazan.

Bestalde, Eskoriatzako Alberja zaharraren ondoan, Eskolore-ko hiru ibilbideak zehazten dituen panela jarriko dute, eta egun horretarako markatuta izango dituzte Mendi Federaziokoek elizate batetik besterako hiru ibilbideak. Interesa duena bertaratzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek, egun osoko jaia egiteko.
Hilaren 29an egingo duten jaia proiektua herrira zabaltzeko izango da. Hain zuzen ere, Eskoriatzako elkarteak batzeko eta proiektu horri bultzadatxoa emateko.

Ibiltarien interesa pizteko, aldian aldiko eskaintza prestatu nahi dute poliki-poliki. Hala, funtsezkoa da ibiltarien testigantza eta ekarpenak jasotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak