Gaur egun hamaika zinegotzik osatzen dute udalbatza, eta, boto guztiak zenbatu ondoren, alderdi bakoitzak jasotzen duen boto kopuruen arabera esleituko dira zinegotziak. Bost alderdietako zerrendaburuak gizonezkoak dira, eta PSEko Jose Luis Cantero da bigarren aldiz aurkeztuko den hautagai bakarra.
2011tik, 2015erako aldaketa
Aurreko legealdian, sei alderdi izan ziren Eskoriatzako udal hauteskundeetan; Bildu, Elizateak, EAJ, PSE, EB eta PP. Bilduk irabazi zituen hauteskundeak 942 botorekin, eta Beñat Herce izan zen alkatea, udalbatza osatzeko sei zinegotzi lortuz. Elizateek bi zinegotzi lortu zituzten 270 botorekin, EAJk 231 botorekin, PSEk 226 botokin eta EBk 167 botorekin zinegotzi bakarra lortu zuten. PPk aldiz 70 boto jaso arren, ez zuen zinegotzirik lortu.