Musika, dantza eta kantua izango dira Mendiola auzoko Lardero egunean

Imanol Beloki 2015ko mai. 20a, 12:49
Mendiola auzoa.

Lardero batuko duten herritarrak Mendiola auzoko eliza aurrean elkartuko dira, 11:30ean, kantuan hasteko. 14:00etan, bazkaldu egingo dute, eta 18:00etan, eliza azpian haurrentzako jolasak egingo dituzte, luntxarekin batera. Egunari amaiera borobila emateko, berriz, musika eta dantzaldia izango dira.

Liztor beltza Mendiolan

Bestalde, maiatzaren 14an, gauean, kendu zuen Udaltzaingoak liztor beltzen edo Asiako liztorren (Vespa velutina)  aurtengo lehen habia, Mendiola elizatean, erregina barruan zuela. Oraindik habiak txikiak dira, primarioak, erreginak berak bakarrik egiten dituelako, eta garrantzitsua da fase horretan kentzea, erreginarik gabe habia handirik ez dutelako egingo.

Norbaitek habiaren bat ikusten badu Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egin du Eskoriatzako Udalak, 943 71 45 32 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak