San Pedro jaietarako taldekako Esaldi Lehiaketa martxan da

Imanol Beloki 2015ko mai. 15a, 11:02

Aurtengo San Pedro jaietarako esaldi lehiaketako kartela.

Hasi da urtero egiten den San Pedro jaietarako Esaldi Lehiaketa. Maiatzaren 24 arte egongo da epea esaldiak entregatzeko; irudimen handikoak, errimadunak, euskarazkoak… buruari bueltak emateko lehiaketa, duda barik.

13 urtetik gorako edozeinek hartu ahal izango du parte, baina hiru pertsona baino gehiagoko taldea izan beharko da. Talde bakoitzak gutxienez esaldi bat aurkeztu beharko du eta gehienez, gura beste. Bestalde, ez dira onartuko neurriz kanpoko kontsumoa edo jarrera sexistak bultzatzen dituzten esaldiak. Talde bakoitzak gaitzizen bat bakarrik erabil dezake eta pertsona batek talde baten bakarrik har dezake parte.

Udaleko Kultura batzordea izango da lehiaketa horren epaimahaia, eta jasotako esaldi guztien artean aukeraketa egingo du; bada, epaimahaiari onenak iruditzen zaizkionak maiatzaren 28tik ekainaren 6ra bitartean erakusgai jarriko dituzte Facebooken, herritarren botoa jasotzeko. Irabazlea aukeratzeko boto zenbaketan, herritarren iritziak heren bat balioko du eta epaimahaiaren iritziak, bi heren. Ekainaren 10ean iragarriko dute irabazlearen izena, www.eskoriatza.eus webgunean, eta irabazi duen esaldiarekin kartel bat jarriko dute herriko plazan San Pedro jaietan. Beste esaldi batzuekin, aldiz, pegatinak aterako dituzte, herrian zehar banatzeko.

Sariak axtrokitan

Lehiaketa irabazten duen taldeari 150 axtrokiko saria emango diote. Pegatinak egiteko erabiliko diren esaldiak asmatu dituen talde bakoitzari, aldiz, 50 axtrokiko saria emango diote.

Kultura etxean, bibliotekan eta kiroldegian gutunontziak jarriko dituzte, esaldiak entregatzeko, eta euskara@eskoriatza.eus kontura ere bidal daitezke. Gutun-azalean taldearen izena ipini behar da eta barruan, beste gutun-azal itxi batean, datuen txartela sartu behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak