Eskoriatzako fakultateko Kaperan izan zen saioa martitzen arratsaldean, eta hogeita hamar bat pertsona bildu ziren saioaz gozatzeko asmoz. Arazo tekniko batzuk egon baziren ere giro goxoa sortzea lortu zuten bertsolariek: Alaia Martin, Miren Amuriza eta Oihana Bartra.
Gai jartzaile bezala Iñigo Otaegi aritu zen twitter kontuko gaiak aukeratu eta proposatzen. Gaiak denetarikoak izan ziren. Barrerako eta hausnarketarako tartea izan zen bertan. Giroa hasieran berotzea kosta bazen ere, saioa aurrera joan ahala giro goxoa sortu zen. Bertsolariak ere gustura geratu ziren egindako lanarekin.