Literaturaz gozatu nahi duenak aukera aproposa izango du eguaztenean; izan ere, euskal literaturako idazle ezagun asko izango dira bertan: Jesus Mari Olaizola Txiliku, Koldo Izagirre, Anuntxi Arana eta Edorta Jimenez, esaterako. Hala, literaturaz disfrutatu nahi duenak irekita izango ditu antzokiko ateak.
Ironiaz betetako antzezlana
Konpota ikuskizuna Dxusturi Teatro konpainiaren obra da, Philippe Gaulierren La compote de… bakarrizketaren euskarazko bertsioa. Pablo Ibarluzeak zuzendutako obra da, eta Antton Lukuk egin du itzulpena. Moldaketa eta interpretazioaz, berriz, Eneritz Artetxe arduratu da. Ironiaz, umore beltzez eta errebindikazioz betetako emakume bufoientzat idatzitako testua, hain zuzen ere.
EGITARAUA
Zaldibar antzokian
09:00: Literatur Topaketari hasiera.
09:15 Jesus Mari Olaizola Txiliku-ren hitzaldia. Kontaketaren plazera.
10:15 Koldo Izagirreren ipuin kontaketa. Baztango lanbroa.
10:45: Atsedena.
11:15: Anuntxi Aranaren hitzaldia. Anbotoko dama, deabru ala goi-andere?
12:15: Ikus-entzunezko ikasleen bideo emanaldia: Kontatu irudiz.
Eskoriatzako Huhezi fakultatean
14:30: Bazkalosteko ongietorria Eskoriatzako Huhezi fakultatean.
14:45: Edorta Jimenezen ipuin kontaketa. Naufragoa eta kupela.
15:15: Erasmus ikasleen ipuin kontaketa. Long ago in a land far, far away.
18:00: Konpota ikuskizuna.