Maiatzaren 24an, BTT ibilaldia egingo dute, Barria, Agurain… inguruan egun-pasa eginda, 09:00etan Huhezitik irtenda. Maiatzaren 25ean. berriz, Itoitz Armendariz munduko mushing txapeldunari omenaldia egingo diote Zaldibar antzokian, 18:30ean. Maiatzaren 26an, berriz, Alex Txikon alpinista eta abenturazale ezagunak Negua Nanga Parbaten hitzaldia emango du Huhezin, 18:30ean. Maiatzaren 28an, Geocaching orientazio jokoak izango dira plazan, 17:30ean hasita. 29an, aldiz, Eskoriatzako elizateak batzen dituen Eskolore proiektua aurkeztuko dute, 17:30ean, herriko plazan. Hilaren 30ean, Eskoriatzako Kirol Elkartearen eguna ospatuko dute, egun osoko egitarau zabalarekin, eta, Mendi Astea amaitzeko, txikirri txikirri mendi martxa egingo dute maiatzaren 31n, hildako mendizale eskoriatzarren omenez, 07:00etan plazatik hasita.
Prentsaurrekoa eguaztenean
Zehaztasun gehiago emateko prentsaurrekoa egingo dute maiatzaren 13an. 10:00etan izango da, Eskoriatzako udaletxean.