'Kataia eten barik' eguna gaur irakurzaleentzat

Imanol Beloki 2015ko api. 24a, 14:37

Kataia eten barik eguna ospatuko da gaur Eskoriatzan, Liburuaren Egunaren bueltan. Irakurzaletasuna bultzatzeko, liburu truke azoka egingo da herriko plazan, beste ekintza batzuez gain,  18:30etik 21:30era bitartean

Kultura aniztasunaren aitzakia erabiliz hainbat tailer prestatuko ditu Eskoriatzako Auzoko egitasmoak. Henna, tea eta idazkera arabiarra nola egiten diren ikasteko aukera izango da.

Etxean egoera onean dauden eta erabiltzen ez diren liburuen trukea sustatzea du helburu egitasmoak. Aurreko urteetan bezala, liburua aldatu gura duenak bere liburua beste liburu batengatik aldatu ahal izango dute.

Egunotan, etxetik bibliotekara liburua eraman dutenek txartel bat jaso dute liburuaren truke. Bada, txartel horrekin, gaurko azoka egunean beste liburu bat lortu ahal izango dute. Txartelik ez duenak ere aukera izango du liburu bat etxera eroateko, nahiz eta libururik ez duen eroan bibliotekara.

Instagram lehiaketa

Eskoriatzan askotariko kulturen arteko erlazioa islatzen duen Instagram bidezko lehiaketa izan da aste honetan. #Eskoanitza traola erabiliz bilduma osatu dute, eta lehiaketan parte hartu duten argazkiak 19:30ean izango dira plazan ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak