Eskoriatzako udaleku irekietan izena emateko epea apirilaren 30era arte egongo da zabalik

Imanol Beloki 2015ko api. 23a, 16:17
Iazko udalekuetan, umeak begiraleekin batera jolasten.

Martxan daude Txirikila Haurren Aisialdi Elkarteak Eskoriatzako Udalarekin batera antolatutako udaleku irekiak. Uztailaren 6tik 23ra bitartean izango dira, honako ordutegi honekin: goizez 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 17:00etara.

3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude udalekuak, eta izena emateko azken eguna apirilaren 30a da. Goizez kultura etxera joanda eman daiteke izena, 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta arratsaldez, Tortolis ludotekan, 16:30etik 19:30era bitartean. Prezioei dagokienez, haur bat udalekuetara eramateagatik ordaindu beharrekoa 51 euro dira, bi haurrengatik 92 euro, hiru haurrengatik 130 euro eta lau haurrengatik 175 euro. Jokoak, sukaldaritza,  ibilaldiak… denetarik izango da udalekuetan umeek disfrutatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak