Iker Mediavilla izan zen garaile ehiza txikiko txapelketan

Imanol Beloki 2015ko api. 23a, 16:13

Eskoriatzako Aldaype ehiza eta arrantza elkarteak ehiza txikiko txapelketa egin zuen aurreko domekan, hilak 19, Zanbranan (Araba). Txakurra lagun izanda hamairu ehiztarik hartu zuten parte txapelketan eta 08:30etik 13:00ak arte izan zuten eperretan aritzeko.

Lehen sailkatua Iker Mediavilla izan zen, lau eper ehizatuta; bigarren sailkatua, berriz, Ramon Gonzalez, hiru eperrekin; hirugarrena, Juan Karlos Martin, beste hirurekin; laugarrena, Pepe Pavon, bi eperrekin; eta bosgarren sailkatua, Aratz Kortazar, bi eperrekin.

Antolatzaileak oso pozik daude Iker Mediavilla txapeldunarekin; izan ere, junior kategorian, irailean jokatuko den zonako txapelketan Aldaypeko ordezkari bezala egongo da, Juan Carrasco beteranoarekin eta beste hiru ordezkarirekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak