Binakako frontenis txapelketa izango da Eskoriatzan

Imanol Beloki 2015ko api. 23a, 16:08

Maiatzaren 9tik ekainaren 20ra, aste bukaeretan jokatuko dira partiduak Joseba Iñurrategi pilotalekuan. Izena emateko epea apirilaren 30ean itxiko da eta parte hartu nahi duenak 943 71 53 28 telefonora deitu edo kiroldegia@eskoriatza.eus webgunera idatzi beharko du.

Bikoteko hamar euro ordaindu behar dira parte hartzeko, eta lehen partidua jokatzean ordaindu beharko da. Hiru sari izango dira: lehen bikotearentzat, 200 euro; bigarrenarentzat, 100 euro; eta hirugarrenarentzat, 50 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak