Ekitaldia 18:30etik 21:00etara bitartean izango da, eta festa giroan hainbat ekintza izango dira herriko plazan. Haurrentzako tailerra, kalejira oihalekin, musika, pintxoak, Hankamotx bertso-eskolaren eskutik bertsoak… Guztia, askotariko borondateen batura eta erabakitzeko eskubidearen alde.
Ekainak 21: ekintza nagusia
Gure Esku Dago ekimenaren aurtengo ekintza nagusia ekainaren 21ean izango da. Herrietan eta auzoetan borondatez jositako oihalen bitartez, hautetsontzi erraldoiak eraikiko dituzte, 17:30ean.
Hain zuzen ere, Bilbon –San Mames–, Donostian –Anoeta–, Gasteizen –Buesa Arena–, Iruñean –zezen-plaza– eta Baionan –zehazteke dago– izango dira ekitaldi nagusiak.