Zortzi taldek eman zuten izena, baina azkenean denek ere ez zuten parte hartu, eta parte-hartzaileetatik batek ez zuen garaiz bukatu filma. Emandako gaia hau zen: "Esko Label"; eta derrigorrez film guztietan agertu beharreko objektua, porrua.
Hauek izan ziren parte-hartzaileak:
1- Dwingi-Dwingi: Esko Label FC (Oñati)
2- Kalabaza Productions: Bharaz-kiri (Oñati)
3- LPM eta lagunak: Esko Label (Oñati)
4- Mainontziak: Sinajo, Konporru (Eskoriatza)
5- Perrexilak: Berde-berdea (Eskoriatza) (Arazo teknikoengatik ez zuten bukatu filma, baina Interneten egongo da ikusgai)
6- Eskoriatzako Gaztelekua: Altza porru (Eskoriatza)
Irabazleak:
1. saria: LPM eta lagunak
1. aipamen berezia: Mainontziak
2. aipamen berezia: Eskoriatzako Gaztelekua
Publikoaren saria: Eskoriatzako Gaztelekua
Antolatzaileek azpimarratu dituzte giro ona, batetik, eta eskoriatzarrek eman duten erantzuna, bai parte-hartze aldetik, bai publiko aldetik ere.
Filmen maila ere nabarmendu dute, talde guztiek "oso ondo" lotu dituztelako gaia eta objektua eta, bestalde, euren artean oso desberdinak izan direlako film guztiak.
Eskoriatzako gaztelekuko taldeak egindako lanak ere oso modu onean harritu ditu antolatzaileak, parte-hartzaileen adinarengatik (15 urte inguruko gaztetxoak).
Epaimahaia Kepa Errastik, Aitor Agirianok eta Jose Angel Petralandak osatu dute.