Rosa Lasagabaster Eskoriatzako kiroldegiko langilearen esanetan: "Ekintza esanguratsuena nagusien erorikoen tailerra dela uste dut, tailer hauetan anbulatorioko medikuak, fisioterapeutak… izango dira-eta aholkuak ematen. Beste bat, Zigor Iturrieta ETBko Txoriene saioko sukaldaria ere izango dela, haurrentzat merienda osasungarri bat nola prestatu behar den azaltzen".
Bestelako barne ekintzak
Egitarautik kanpo, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren maila bitarteko haurrek ikastetxe orduetan izango dituzte: hortzak nola garbitu, tentsioa nola hartu... eta halako ikastaroak. Eta udal langileei zuzendutakoak ere izango dira, adibidez.
Hirugarren OSASUN ASTEan egingo diren ekintzen EGITARAUA:
Apirilak 18
16:00 Mendi irteera.
Apirilak 19
09:30 BTT irteera.
Apirilak 20
13:30 Mendi irteera.
18:00 Desfibriladorea erabiltzeko ikastaroa.
Apirilak 21
18:30 Spinning osasuna.
18:45 Hitzaldia. Ura, osasuna eta euskal kultura
Apirilak 12
09:15 Aquagyma.
17:30 Merienda osasungarria, jokoak eta tentsioa hartzea.
Apirilak 23
10:30 Erorikoak prebenitzeko tailer teorikoa.
15:00 Ergonomia. Pilates posturala.
18:30 Pultsometroaren erabilera egokia ikasteko ikastaroa.
19:00 Akroyoga, Happy Holy ikuskizuna plazan.
Apirilak 24
09:15 Aquagyma.
09:15 Adinekoentzako gimnasia.
10:30 Badmintona hirugarren adinekoentzako.
17:30 GAH.
18:30 Body balancea.
18:30 Fit ball gazteak.
Apirilak 25
10:30 Dantza librea frontoian.
Apirilak 28
10:30 Erorikoak prebenitzeko tailer praktikoa.
Maiatzak 8
19:00 Udaberria osatuz.
'Eskolorea' proiektua
Osasun Astea amaitzean, Maiatzeko Mendi Astea hasiko da. Aste horretan martxan jarri duten proiektu nagusia Eskolorea da. Eskoriatzako zazpi elizateak batzen dituen 40 kilometroko ibilbidea izango da eta prestaketa lanak hasi dituzte dagoeneko.