Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Elizateen Elkarteak osatu du hautagaien zerrenda

Imanol Beloki 2015ko api. 16a, 14:46

Joseba Iñaki Kerexeta Eskoriatzako Elizateen Elkartetik alkate izateko hautagaia.

Joseba Iñaki Kerexeta (Marulanda auzoa, 1958) da Eskoriatzako Elizateen Elkartetik alkate izateko hautagaia.
25 urte daramatza Arrasateko Alecop enpresan lanean, erosketa arduradun. Aurretik, aldiz, Eskoriatzako Fagor Ederlanen egon zen mantentze-lanetan.

Udalean auzotarren presentzia integratzea da alderdiaren helburu nagusia. Elizateen eta herriaren arteko lotura estuagoa izateko asmoz. Firma bilketa amaitu da dagoeneko, eta, ehuneko bata lortuta, hauteskundeetara aurkeztu ahal izango dira.

Eskoriatzako Elizateen Elkartearen zerrenda (ordenaren arabera):

1- Iñaki Kerejeta (Zarimutz)

2- Asier Heriz (Mazmela)

3- Edurne Uribesalgo (Lete)

4- Aitor Alarcia (Bolibar)

5- Begoña Markaide (Gellao)

6- Iñaki Arenaza (Mendiola)

7- Irantzu Azkona (Marin)

8- Beñat Olabe (Apotza)

9- Edurne Idigoras (Zarimutz)

10- Iñigo Altuna (Gellao)

11- Leire San Vicente (Apotza)

Ordezkoak

12- Ramon Arrese (Marin)

13- Ana Uribe etxebarria (Bolibar)

14- Itziar Benavent (Mendiola)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak