Gustatu zaio oñatiarrari kantu berriak zuzenean nola uztartu diren: "Niretzat onuragarria da pieza horietan sartu beharra, nire esparrura erakarri eta barruan sartzea, beti ere. Talde lana ere garrantzitsua da; izan ere musikari batzuekin grabatu nituen eta nire taldearekin jotzen ditut gero zuzenean; beraz, moldaketa batzuk egitea beharrezkoa izaten da". Azken bilduma ardatz badute ere, sasoi ezberdinetakoak joko dituzte. "Zale batzuk berrikuntzak maite dituzte, eta beste batzuk, berriz, gogoan dauzkaten kantuak gurago izaten dituzte.
Arkaitz Miner, (gitarra, biolina eta mandolina); Hasier Oleaga (bateria) eta Lutxo Neira (baxua) izango ditu lagun.