Hiru sailetan lehiatuko dira
Piñerok eta Izurrategik hiru modalitatetan parte hartuko dute: kumite borrokaldia, katak eta defentsa pertsonala. Entrenatzaile eta zuzendari tekniko Rafa Carrietekin batera izango dira Piñero eta Izurrategi Turkia aldean.
2013an Atama kenpo taldeko Josu Letona Munduko txapelketan izan zen; orduan, txapeldunordearen garaikurra ekarri zuen Letonak.
Laguntza beharra dute
Atama kirol taldeak, Rafa Carriet zuzendariaren izenean Munduko txapelketan taldearen parte-hartzea bermatzeko laguntza eskatu du. Hara joateko, 3.000 bat euro beharko dituztela kalkulatu dute. Harremanetarako: rafa@carriet.net.
Espainiako hautatzailea
Rafa Carriet eskoriatzarra kenpoko Espainiako hautatzaile izendatu dute 2015erako.