Kamera, argiak eta akzioa!

Imanol Beloki 2015ko mar. 26a, 13:30
Oñatiko LPM taldeak jaso zuen lehen saria iaz

Eingeinke ekimenak antolatutako bosgarren Ti Tau! umorezko film laburren lehiaketa izango da apirilaren 18an. Ti Tau! izenak dioen moduan, ordu gutxian film labur bat sortzea izango da lehiaketaren helburua, eta, nola ez, ikus-entzunezkoak egin eta ikusiz ondo pasatzea.

Aurreko edizioetan azaroan antolatzen zen lehiaketa hori, baina aurten apirilera aldatzea pentsatu dute antolatzaileek: "Aurtengoan, udaberrira pasatu dugu, eguraldi hobea izango dugulakoan, baina nork daki, gure klima tropikal honekin...".

Apirilaren 18an, 09:30ean, Zaldibar antzokian hasiko da lehiaketa. Gaia, objektua eta oinarriak banatuko dizkiete parte hartzaileei, eta 19:00ak harte izango dute film laburra grabatu eta muntatzeko. Film laburrek lau minutu iraun beharko dute, gehienez, eta euskararen presentzia derrigorrezkoa izango da. Talde bakoitzak bere ekipoa eroan beharko du grabaketarako eta edizio lanak egiteko. Antolakuntzak, berriz, argindarra, Interneterako konexioa eta ediziorako mahaiak jarriko ditu Zaldibarren.

Lanen entregen ondoren, 20:00etan luntxa izango da, epaimahaiak lanak ikusi eta baloratzen dituen bitartean, eta 22:00etan lanen proiekzioak izango dira. Lan guztiak ikusi ondoren, sari banaketa egongo da: lehen saria 300 eurokoa, bi aipamen berezi  eta publikoaren saria. Izena eman nahi duenak www.eingeinke.org webgunearen bidez egin ahal izango du eta antolatzaileekin harremanetan jarri nahi duenak info@eingeinke.org webgune bidez egin ahal izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak