Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Herritarren proposamenak jasoko ditu EAJko alkategai Joserra Zubizarretak

Jon Berezibar 2015eko martxoaren 26a

Eskoriatzako jeltzaleek eskuorri bitartez etxerik etxe jasoko dituzte herritarren ekarpenak herri-programa osatze aldera. Zerrendaburuak, Joserra Zubizarretak, "gogo handiz" hartu du alkategai izendapena eta hitz eman du jasotakoak "banan-bana" aztertuko dituztela eta "ahal den neurrian programa osatzeko" erabiliko dituztela.

Hauteskundeetarako programan dihardute jeltzaleek eta, hain zuzen, herritarren proposamenak jakin gura dituzte, osaketarako. Esku-orriak banatuko dituzte etxerik etxe eta “herritarrek modu anonimoan beraien ekarpenak egin eta dohainik bidali ahal izango" dizkiete, aurrez frankeatutako gutunetan. Halaber, posta elektronikoz ere bidal ditzakete herritarrek nahi dituzten iradokizunak, eskoriatzaeajpnv@gmail.com helbidera. Jeltzaleek, azkenik, bulegoa ere zabalik izango dute herritarrentzako. Errementei batzokian (Hidalga kalea, 4) egongo dira astelehenetan 19:00etatik 20:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak