Zurrumurruak ahoz aho ibiltzen dira egiazkoak ote diren egiaztatu gabe, eta horrela zabaltzen dira, ez egiazkoak direlako, baizik eta jende askok sinisten dituelako. Atzerritarrek tratu hobea jasotzen dutela administrazio publikotik dioten aurreiritziz beteriko zurrumurruei eta estereotipoei aurre egitea da hitzaldiaren helburua. Hitzaldia Xabier Aierdik egingo du eta ele bitan izango da. Apirilaren 14ean izango da, Ibarraundi museoan, eta Eskoriatzako Udalak antolatu du, SOS Arrazakeriaren laguntzarekin batera. Hala, ZurrumurruEz! hitzaldira joateko gonbidapena egin die herritarrei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.