Helduendako eta umeendako buztin eta zeramika ikastaroak izango dira Zubiaten

Imanol Beloki 2015eko martxoaren 26a

Zubiaten dauden buztinezko piezen txokoa

Gaur egungo zeramika egiteko ikastaroa izango da Zubiaten. Ikastaroa apirilaren 14tik ekainaren 23ra arte izango da, hamaika egunetan. Helduendako eta umeendako izango da ikastaroa, martitzenero, eta buztinarekin piezak egiten erakutsiko diete izena ematen dutenei. Helduek arratsaldez bi orduko ikastaroa izango dute eta umeek, 7 urtetik gora dituztenek, ordubetekoa. Izena eman nahi duenak Ibarraundi museoaren bitartez egin ahal izango du eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak ere bertan izango du aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak