Iazko balorazioa irakurri eta aurtengo San Pedro jaiak prestatzen hasi dira Kultura Mahaian

Imanol Beloki 2015ko mar. 26a, 12:35
Iazko San Pedro jaietan egin ziren Kuadrilen arteko jokuak

Herriko jaiak osatzeko hainbat bilera egingo dituzte herritarren artean egitarau aberatsa sortzeko. Lehen bilera martitzenean izan zen, eta aurreko urteko balorazioa irakurri zuten lehenbizi. Hala, iaz egin ziren ekintza batzuk mantentzea eta beste batzuk ez egitea erabakitzen ari dira. Berrikuntzak egongo direla ere aipatu zuten: gaztelekutik Gazte Eguna antolatuko dute eta Txirikilla elkartekoek txikientzako jokoak prestatuko dituzte, besteak beste. Oraindik asko dago zehazteko, eta proposamenak dituzten herritarrei gonbidapena egiten die Kultura Mahaiak hurrengo bilerarako: apirilaren 22an izango da, kultura etxean, 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak