Aldunditik jakinarazi dutenez, 14:00etan zabalduko dute martxoaren 13a ezkero Eskoriatzan, autobideko gasolindegi ondoan, jausitako ezponda zatiak kaltetutako tartea. Errail bakarra irekiko dute, by-pass batekin zirkulazioa txandakatuz. Lanek, berriz, uztailaren 15era arte iraungo dute, Aldundiaren aurreikuspenen arabera.
Errail bakarra lau hilabetez, printzipioz, egongo da zabalik, lurrak egonkortzeko lanak amaitu bitartean. AP-1 autobidean, Eskoriatzan, gasolindegia dagoen lekutik gertu izan zen luizia. Lehena martxoaren 3an gertatu zen. Mendi maldak behera egin zuen eta harri koskor batzuk erori ziren, errepideraino heldu zirelarik. Bigarrena, Gasteizerako errail biak hartu zituena, martxoko lehen astean gertatu zen, toki berean, baina egun zehatza zein izan zen ez dute ezarri Herrizaingo sailetik eta Aldunditik. Autobideko tarte hori zeharo itxita egongo da gaurdaino.