Ruper Ordorika abeslari Oñatiarrak emanaldia egingo du Eskoriatzako Zaldibar antzokian. Apirilaren 12an izango da eta Mugalaris taldearekin batera igoko da oholtza gainera. Emanaldia 19:00etan izango da eta sarrerak hamar eurotan eros daitezke Eskoriatzako kiroldegian edo Bibe.me webgunean. Ordorikaren kontzertuetarako osatutako taldea da Mugalaris, eta, kide aldaketa asko egon badira ere, rock doinu bikainak eskainiko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.