Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Aitor Zubizarreta da Eskoriatzako EH Bilduren alkategaia

Imanol Beloki 2015ko mar. 13a, 14:19
EH Bilduko Eskoriatzako alkategaia.

Aitor Zubizarreta izango da Eskoriatzako EH Bildu koalizioak maiatzaren 24ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburua. Hala adierazi du Eskoriatzako EH Bilduren herri-batzarrak oraingo astean. 60 urte ditu Aitor Zubizarretak eta eskoriatzarra da.

Edorta Zubizarreta Eskoriatzako alkate ohiaren anaia gazteena, hain justu. Pedagogia eta Irakasle ikasketetan diplomaduna eta Filosofian lizentziaduna da. Gauzak horrela, irakasle izan du ogibide urte askoan: hemeretzi urtez, eta gaur egun ere, Urretxu-Zumarraga ikastolako zuzendaria da.

Herri programa garatzen

Alkategaia aukeratuta, Eskoriatzako EH Bildu koalizioak  herri programa lantzen dihardu asteotan. Era berean, Zubizarretarekin batera koalizioaren zerrendan aurkeztuko dituzten hautagai guztiak erabaki barik dituzte, baina iragarri dute datozen asteetan jakinaraziko dizkietela herrikideei xehetasun horiek guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak