Merkatarien eguneko azoka izango da herriko plazan zapatu honetan. Axtroki Merkatari Elkarteak antolatutako azokan merkatu txikiari bultzada emateko asmoz, herriko dendariek kalera aterako dituzte produktuak, eskaintzak, zerbitzuak… eta gainera gaztelu puzgarriak izango dira gaztetxoendako. Bestalde, Aretxabaletako Belar Meta arropa denda eta Kilima umeendako arropa denda gonbidatu dituzte antolatzaileek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.