Realeko jokalariak izan ziren atzo zaharren egoitzan

Imanol Beloki 2015eko martxoaren 11

Realeko jokalariak Eskoriatzako zaharren egoitzan izan ziren.

Lehen mailako Realeko jokalaria den Chory Castro, Alberto Gorriz Realeko jokalari ohia eta Mariasun Quiñones emakumeen taldeko atezaina izan ziren martitzenean bisita egiten Eskoriatzako zaharren egoitzan. Futbol taldearen jarraitzaile asko dago egoitzan eta sorpresa moduan etorri ziren hiru jokalariak. Banderak, bufandak… ekarri zizkieten erretiratuei eta sinadura ugari egin ondoren, taldeko argazkia egin zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak