Tea hartuko dute eta bingoan jardungo dute emakumeek

Imanol Beloki 2015eko martxoaren 6a

Eskoriatzako Auzoko egitasmoko kideek Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko dute gaur. Egun horren harira, lehen aldiz antolatutako ekintza izango da Eskoriatzan. Izan ere, iaz taldea guztiz osatu gabe zegoen eta ez zuten ekintzarik prestatzeko aukerarik izan.

18:00etan elkartuko dira Eskoriatzako kultura etxean jatorri eta inguru askotariko emakumeak. Bertan, tea hartuta eta bingoan jolastuta, elkar ezagutu eta euskaraz hitz egiteko aukera izango dute. Hori horrela, Auzoko emakume taldeak hitzordura gerturatzeko gonbidapena egin die Eskoriatzako emakume guztiei. Elkarrekin arratsalde-pasa ederraz gozatzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak