Garabide elkarteak Amerikako hizkuntza indigenak eta euskara parez pare jarri ditu elkarren esperientzietatik batu daitezkeen gogoeten bila. Beltzean mintzo dokumentalean Hego eta Erdialdeko Amerikako 7 jatorrizko hizkuntza handienen (kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukateka) hiztunak jarri dituzte kameraren aurrean euren hizkuntzen transmisioaz, galeraz eta balioaz hitz egiten. Hezkuntza sisteman, hizkuntzaren modernizazioan ala alfabetizazioan euskaldunen esperientziatik jaso litezkeen ikasbideak ere lantzen dira dokumentalean.