Eskoriatzan aurkeztu dute emakumezkoen areto futbol taldea

Xabier Urtzelai 2015ko mar. 1a, 13:38

Gizonezkoen mailan Eskoriatza da kategoria guztietan ordezkaritza duen klub bakarretakoa, eta orain, emakumezkoen mailan ere aurrerapausoa egin dute. Izan ere, gaur aurkeztu dute 12 jokalariz osatuko den taldea. Horretarako, arduradunek hiruko torneoa antolatu dute Anoetako eta Idiazabalgo taldeekin batera.

Eskoriatzan emakumezkoen selekzio txiki bat sortu dute, Eskoriatzako jokalariekin batera Aramaiokoak, Aretxabaletakoak, Arrasatekoak eta Elgoibarkoak ere badaudelako. Kategoria txikietan neskek mutilekin batera joka dezakete, baina adinean aurrera egin ahala jokatzen jarraitzeko aukera barik geratzen ziren, eta aurrerantzean ez dute halako trabarik izango. 

 Eskoriatzako emakumezkoen areto futbol taldea.

Liga, datorren astean

Gaurko torneoa taldea etxeko zaleen aurrean aurkezteko aitzakia izan da, baina seguruenik datorren asteburuan hasiko dute liga txapelketa –zehaztu barik dago. Hala, Enrique Iregik zehaztu du lehenengo urte honetako helburua kategoriari neurria hartzea izango dela, datorren urtean seriotasun handiagoz lehiatzeko: "Orain garrantzitsuena taldea sortzea zen" [Bideoan adierazpen gehiago].

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak