'El regrueso de Patxi' izango da Zaldibarren

Imanol Beloki 2015eko otsailaren 27a

Gorka Aginagalde bakarrizketan

Gorka Aginagalderen bakarrizketa izango da gaur Eskoriatzako Zaldibar antzokian. 22:30ean izango da, eta Manuel Muñoz kiroldegian salgai egon diren sarrerak agortuta daude dagoeneko.

Gorka Aginagalde Patxiren paperean sartuko da. Patxi txikiteroa da, langilea, ikasketa gutxi dituena, baina bizitzaz asko dakiena. Gizon zintzoa da, gogorra, astakiloa, tradizionala… gaur egungo gaien errepasoa egingo du, eta gaurkotasunak sutan jarriko du Patxi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak