Eski irteera Pantikosara aste bukaeran

Imanol Beloki 2015ko ots. 27a, 10:50

Butreaitz eta Artzanburu inguruetan eskiatzen. Julen Iriondo

Eskoriatzako kirol elkarteko mendi sailak eski irteera antolatu du aste bukaera honetarako: otsailak 28 eta martxoak 1. Eski irteera Pantikosara da eta joan nahi duenak Eskoriatzako Namaste belar-dendan eman beharko du izena. San Juan kalean dago Namaste, bederatzigarren portalean. Prezioa 120 euro da eta informazio gehiago eskuratu nahi duenak 943-71 43 27 telefonora deitu, edo eskoriatzamt@gmail.com helbidera idatzi dezake. Eskiatzera joan nahi duenak, gaur izango du azken eguna izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak