Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Ekarpenak jasotzeko bilera egingo dute zapatuan EH Bilduko kideek

Mirari Altube Arrese 2015eko otsailaren 26a

Eskoriatzako EH Bilduk hurrengo lau urteetarako ekarpenak jasotzeko saioa antolatu du zapaturako. Kultura etxean elkartuko dira, 11:00etan, eta, hiru atal nagusitan banatuta, puntuz puntu aztertuko dituzte gaiak.

"Erronka interesgarri eta aberasgarri asko ditugu esku artean, guztion artean aztertzeko", diote EH Bilduko kideek, eta gaineratu dute: "Herriaren garapen urbanistikoa plan orokor berriaren bidez; ingurumena defendatzen jarraitzea; gazteriari bere lehentasunezko lekua ematea; herrigintzan eta kulturan sakontzea; Atxorrotx herriko zutabe bezala finkatzea; etxebizitzaren arazoari herri politika batekin erantzutea; gizarte zerbitzu publiko eta unibertsala bermatzea; berdintasun eta politika feminista jorratzea…". Horiek eta gehiago landuko dituzte herritarrekin batera zapatuko ekitaldian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak