Itoitz Armendaritz, munduko mushing txapelduna

Mireia Bikuña 2015ko ots. 23a, 13:31

Alemanian jokatutako lehiaketan, hiru probatan banatuta 102,5 kilometro egin zituen eskoriatzarrak sei txakurrekin elur gainean. Guztira 4.44.37,3ko denbora egin zuen. Bigarrenak baino 12 minutu gutxiago. Guztira 12 txakurrek bukatu zituzten hiru probak.

Egubakoitzetik domekara (hilaren 20tik 22ra) jokatu zuten munduko mushing txapelketa. Askotariko diziplinak jokatu zituzten. Itoitz Armendaritz eskoriatzarra distantzia ertainean eta sei txakurrekin lehiatu zen.

Lehen proba egubakoitzean jokatu zuen. 20,5 kilometrokoa. Hirugarren denbora onena egin zuen: 50.26,8. Monika Frauchiger eta Isabelle Lemoine izan ziren onenak.

Bigarren proban, zapatukoan, bi ehunenekorengatik, denbora onena egin zuen. 41 kilometro egiteko 1.56.06,7ko denbora behar izan zuen. Rudolf Chlad eta Isabelle Lemoine izan ziren bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Azken proba erabakigarrian ez zuen areriorik izan: 1.58.03,8ko denbora 41 kilometro egiteko. Lau minutuko aldea atera zion bigarrenari (Karl Habermann) eta bost hirugarrenari (Martin Vrtel). Armendaritzekin lehian zeuden musherrak atzerapen handiarekin heldu ziren helmugara.

Emaitza horiek aintzat hartuta, eskoriatzarrak irabazi zuen munduko txapelketa. Bigarrena Rudolf Chlad izan zen eta hirugarrena Karl Habermann.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak