Hala ere, oraindik badagoela zer hobetu uste dute, eta horretarako, larrialdi guneko erabilera errazteko telefono bidezko sistema jarri dute martxan.
Orain arte udaletxera edo kiroldegira jo behar izaten zen larrialdi guneko giltzaren bila. Orain, ostera, 943-25 22 88 telefono zenbakira deitu behar da eta bertan emandako jarraibideak jarraitu (tartean deitzailearen 12 digitutako zabor zenbakia eskatuko da, ontziko pegatinaren goiko aldean agertzen dena). Kode bat emango da eta horrek larrialdi guneko atea irekiko du (hemen argibideen orria).
Argibide gehiagorako edota edozein arazotarako hondakinen bulegora jo:
Martitzenetan: 10:00-14:00 eta 15:00-19:00
Eguenetan: 10:00-14:00
Tel.: 943-71 54 53
Helbide elektronikoa: hondakinak.eskoriatza@debagoiena.com