'Zinema ziztadak' lelopean, badator zortzigarren Huhezinema

Goiatz Arana Begiristain 2015ko ots. 16a, 16:23

Huhezinemaren aurtengo edizioko kartela.
Sentsazioetara, emozioetara, zentzumenetara jo nahi izan dute antolatzaileek zortzigarrenean, eta horregatik aukeratu dute Zinema ziztadak leloa. "Film laburrak, laburrak izanik, ziztada bat bezala sartzen zaizkigu. Bertan kontatzen diren istorio batzuk gurekin gelditzen dira, zainetan gora eta behera", azaldu dute. Lanak aurkezteko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik.

Zinema jaialdia antolatzen dabilen taldetik adierazi dute, egin duten ideia zaparradaren ondoren, erleak, erlauntzak, ziztadak eta eztia izan direla garaile, eta gaineratu dute zinemagintza erlauntz handi bat moduan ikusten dutela: "Erlauntzak lan-talde handi bat bezala ulertzen ditugu, film labur bat egiterako orduan beharrezkoa den lan-taldearen parekoak. Zinemagintza erlauntz handi bat bezala ikusten dugu, non erleek gogotsu egiten duten lan, bakoitzak bere ekarpena eginez, obra handi bat egiteko". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak