Kalean gora, kalean behera ibili dira kantuan 3 eta 7 urte arteko umeak, zaharren egoitzan ere izan dira. Eta goiza bukatzeko txorizo muturtxoa jan dute plazan.
Arratsaldean, Tomaxen abenturak: txipli txapla pailazoen ikuskizuna dute kiroldegian 17:00etan, eta txokolatea, plazan, 18:00etan.