Urdelardero Egunarekin ongietorria egingo diete Inauteriei

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 11a, 09:04
Eskoriatzarrak mozorrotuta iaz.

Bihar, eguen gizen, ospatuko duten Urdelardero Egunak Inauterietara begira jarriko ditu eskoriatzarrak. Zapatuko herri bazkarirako txartelak erosteko azken eguna da gaur, eguaztena, eta Inkernun eta Goxo Txikin dituzte txartelak (helduek, 15 euro, eta gaztetxoek, 14 urte artekoek, 10 euro). Lekua erreserbatzeko ostera, kultura etxera jo behar da: kultura@eskoriatza.eus edo 943-71 46 88.

Hona Inauterietako egitaraua:

Urdelardero eguna, otsailak 12

  • 10:30 Umeen kalejira.
  • 11:30 Txistorra mokadutxoa plazan.
  • 17:00 Tomaxen abenturak: txipli txapla umeentzako ikuskizuna, kiroldegian
  • 18:00 Txokolatea plazan. Bakoitzak bere edalontzia ekarri behar du

Aratuste-zapatua, otsailak 14

  • 13:00 Inauterietako desfilea.
  • 14:00 Herri bazkaria.
  • 16:00 Zezentxoak eta poneyak, Gorosarri plazan.
  • 18:00 EGAN taldearekin dantzaldia, plazan.

Aratuste-martitzena, otsailak 17

  • 10:30 Umeen jaialdia.
  • 17:00 Kukumarroak, kultur etxetik irten eta kaleetan.
  • 18:00 Jon Urbieta DJa, plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak