"Umorea, algara eta urte berekoekin batzeko gogoa, hori da egun honetan garrantzitsuena", esan du eskoriatzar batek. Laugarren urtez ospatzen den festa hau bizkor errotu da herrian, eta egun, adin tarte guztietako jendea irteten da egun berezia ospatzera.
Ederto bazkaldu eta mahaiaren buelta pasadizo ugari gogora ekarri ostean, kinttadak tabernetara bueltatuko dira eta eguna 00:00etan bukatu den arren, asko domekari ordu batzuk lapurtuko dizkiote kalean.
Festarako uniforme beharrik ez dagoen arren, kinttada gehienek taldea identifikatzen duen zapi edo kamiseta bat zeramaten.