Ain_1 taldeak azken kontzertua eskainiko du gaur, egubakoitza 22:30ean Eskoriatzako Zaldibar Antzokian. Zazpi urteko ibilbidearen ostean; Ainara Kortabarria, Iraitz Agirre, Maialen Madariaga, Itsaso Nabaridas eta Amaia Pavon taldekideek agur esango diote eszenatokiei. Kontzertuaren sarrera 2 eurotakoa izango da, eta aurrez aldetik kiroldegian edo www.bibe.me webgunean erosteko aukera dago. Beraz, hainbat abestiz, poesiaz, eta dantza emanaldiez gozatu nahi duenak aukera paregabea du gaur, Eskoriatzan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.