Zaldibarko entzuleek Gosek eramandako liburu zurian mezuak idatzi dizkiote Sarrionandiari

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko ots. 1a, 11:47

Atzo, zapatua, aurkeztu zuen Gose taldeak Debagoienean Gosariak azken lana. Eskoriatzako Zaldibar antzoki berrian egin zuten emanaldia. Korrika Kulturalaren barruan arrasatearrek egingo dituzten zazpi kontzertuetako bigarrena izan zen.

Gosariak diska berriko abesti guztiak jo zituzten eta baita aurreko lanetako beste lau bat kantu ere. Gainera, eskupeko eta guzti egon zen: Ines abeslariak azaldu zuen moduan, ez dute bis-ik egiten, baina atzo, Euskalakari kantuarena egin zuten. Gustura, lagun artean eta erlaxatuta zeudelako, akaso. Eszenografia ere polita zen, argi-panelekin musikarien atzean hesi antzekoa eginda.

Zaldibar antzokia erabat bete ez zen arren, jende ugari batu zen kontzertuan eta amaieran, Gosek jarritako liburu zurian mezuak idazteko aukera izan zuten. Liburu hori kontzertu guztietara eroango dute eta bira bukatutakoan, Joseba Sarrionandiari bidaliko diote.

Bideoan, atzo, zapatua, Eskoriatzan egindako kontzretuan abestutako Katuen kantua abestia entzun daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak