Internet bidez erosiz gero, sarrerak apur bat garestiagoak izango dira salmenta egiten duen enpresak kobratzen dituen gestio gastuengatik.
Dagoeneko salgai daude otsaileko ekitaldietarako sarrerak: Ain_1 taldearen kontzertura joateko (2 euro kiroldegian eta 2,25 euro Internet bidez) eta Gorka Aginagalderen El regrueso de Patxi bakarrizketarako (4 euro kiroldegian eta 4,50 euro Interneten).
Internet bidez, sarrerak www.bibe.me orrian erosiko dira. Behin sarrera erosita, etxean inprimatu daiteke eta ikuskizunaren egunean leihatilan aurkeztu.
Manuel Muñoz kiroldegian erosi gura duenak hona ordutegia:
- Astelehenak: 14:00-21:00
- Martitzenetik egubakoitzera: 7:30-21:00
- Zapatuak: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00
- Domekak eta jaiegunak: 9:00-13:00
Aurrez saltzen ez diren sarrerak leihatilan jarriko dituzte salgai ikuskizunaren egunean. Ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dute leihatila, eta antzokira sartzeko ateak, ostera, ordu laurden lehenago.