Euskarazko solasaldiak Pako Aristi idazleak gidatuko ditu, eta lehenengoa da otsailaren 24an; Arantxa Urretabizkaiaren 3 Mariak liburua aztertuko dute.
Gaztelaniazko saioen gidaria, ostera, Ruben Angel Arias Rueda izango da. Lehenengoa otsailaren 10ean egingo dute, eta Mario Vargas Llosa idazle ezagunaren La ciudad y los perros lanaren gainean jardun.