Poxpolo eta Konpainiak ere bete egin dute Zaldibar antzokia

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko urt. 25a, 19:35

Irrikaz zeuden eskoriatzarrak herriko antzokiaz gozatzeko horren erakusle, lehenengo asteburuko ekitaldiek izan duten harrera: bi ekitaldietarako sarrera guztiak aurre-salmentan saldu baziren ere, asko izan dira txartel bila joan eta kanpoan geratu behar izan duten ikusleak.

Haurrentzako eguna izan da gaur, domeka; Poxpolo eta konpainia pailasoekin gustura asko egin dute dantzan eta kantuan, umorez kontatutako istorioan erabat sartuta.

Bestelakoa izan zen atzo, zapatua, Demode Quartet taldeak  batu zuen publikoa, adin batetik aurrerakoak gehienak; baina horiek ere, aho zabalik jarraitu zuten laukotearen ikuskizuna, musikarien ahotsekin txundituta. Euskal kantu ezagunekin osatutako errepertorioa eskaini zuten; Xabier Lete eta Benito Lertxundirenak, horien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak