Zaldibar antzokiak azken hamarkadetan izan dituen erabilerak azaltzen dituen bideoa eskaini dute saio horietan eta ondoren, herritarrek euren kabuz antzokia ikusteko aukera izan dute. Ez da hitz txarrik entzun, kontrakoa; jendeari gustatu zaio eta kulturgune eta erabilera anitzeko gela moduan funtzionatuko duela uste dute.