Zumba dantzatu eta areto txirrindularitzan jardungo dute zapatuan ia 100 kirolarik

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 22a, 17:08
Oñatin egindako spinning maratoi bat.

Zhunba day (pilotalekuan) eta Ziklon day (kiroldegian) egingo dituzte zapatu goizean Eskoriatzan, Udalak eta e-goitek kirol zerbitzuak antolatuta eta ia 100 kirolari elkartu. Bi ekitaldiok izango dira martxoaren 24an Oñatin egingo dituzten maratoiak gertatzeko, zumba eta areto txirrindularitza maratoiak, hain zuzen ere.

Zumban jarduten duten kirolariek Joseba Iñurrategi pilotalekuan dute hitzordua, zapatuan, 10:30ean. Ordu eta laurden inguru iraungo du ekitaldiak, eta bi irakaslek gidatuko dute. 40 bat lagun elkartuko dira bertan, eta musika lagun dutela dantza eta kirola bateratuko dituzte.

Ziklon day ekitaldiak, ostera, spinningean edo areto txirrindularitzan jarduten duten kirolariak elkartuko ditu Manuel Muñoz kiroldegian. Bi talde osatu dituzte, eta bietan 30en bat txirrindulari elkartuko dira: 9:15ean lehenengoak eta 10:45ean bigarrenak. Ordu eta erdian eragingo diete hankei geratu ere egin barik.

Hirugarren ekitaldiak

Ikasturteko hirugarren ekitaldiak dira zapatukoak (Zhunba day bigarrena) eta oraindik beste hiru egingo dituzte martxoaren 24a baino lehen: otsailaren 7an, Arrasaten; 21ean Legazpin (Ziklon day bakarrik); eta martxoaren 7an, Antzuolan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak