Gose taldearen 'Gosariak' lana ikusteko sarrerak salgai

Imanol Beloki 2015ko urt. 22a, 14:30
Goseren lan berria 'Gosariak' Zaldibar antzokian izango da.

Eskoriatzako Zaldibar antzokiaren irekiera dela-eta, Gose taldeak Gosariak diska berria aurkeztuko du urtarrilaren 31n. Atxorrotx Kultur Elkarteak antolatutako kontzertua 23:00etan izango da eta prezioa berriz, 10 eurokoa.

Sarrerak salgai bailarako herrietan

Goseren kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko bailarako hainbat herrietan. Eskoriatzan; Inkernu tabernan, Goxo Txikin edo Hotelean. Aretxabaletan; Urbaltz tabernan, Arrasaten; Txukun kopisterian, Bergaran; Pol-Pol tabernan eta Oñatin berriz, Arrano tabernan. Esan bezala, 10 eurotan.

Sarrerak aurre salmentan erosita izan edo egunean bertan erosteak kostu berdina izango du. Baina Atxorrotx Kultur Elkarteko bazkideek 8 euroren truke lortu ahalko dute kontzerturako sarrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak