Poxpolo eta konpainia pailazoak ikusteko sarrerak agortuta

Imanol Beloki 2015ko urt. 21a, 11:40
Poxpolo eta konpainia

Eskoriatzako Zaldibar antzoki berrian Poxpolo eta Konpainia pailazoak izango dira hilaren 25ean, datorren domekan 17:30ean. Pailazoek harrera bikaina izango dute egun horretan, izan ere, emanaldirako sarrera guztiak agortu dira dagoeneko.

Pailazoen sarrerak agortu arren, egun bat lehenako, urtarrilaren 24an, Demode Quartet taldea izango da Zaldibar antzokian 22:30ean, eta oraindik sarrerak 4 eurotan erosi daitezke Manuel Muñoz kiroldegian.

Demode Quartet taldeak Epa! umorezko ikuskizun musikala eskainiko du. Antzerki lana, musikarekin nahasitako ikuskizuna izango da: a capella abestutako bertsioak, eta koreografia eta elkarrizketa dibertigarriak. Ordu eta erdiko iraupena izango du ikuskizunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak