Xota areto futbol talde nafarraren bisita jaso dute Eskoriatza kirol elkartekoek

Mirari Altube Arrese 2015ko urt. 15a, 15:46

Eskoriatza kirol elkarteak 50. urteurreneko ekitaldiekin jarraitzen du, eta martitzenean, lehen mailan jokatzen duen Magna Navarra Xota areto futbol taldearen bisita jaso zuten. "Kiroldegia bete egin zen eta aparteko giroa sortu. Herriko gaztetxoak jokalari nafarrekin egon ziren argazkiak ateratzen, botak sinatzen… Hunkigarria izan zen", jakinarazi du Narciso Pavok, elkarteko kideak. (Argazkiak: Mikel Larrea)

Magna Navarra Xota taldeko entrenatzailea den Imanol Arregi Eskoriatzako begiraleekin elkartu zen lehenengo bizipenen berri eman eta kontu kontari jarduteko. Eta gero partidua jokatu zuten Debabarreneko jokalariek eta Eskoriatzakoek, Xotakoen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak