Magna Navarra Xota talde nafarreko Imanol Arregi entrenatzailea izango da martitzenean, kultur etxean (17:30-18:30), eta areto futbolaren gainean interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bertan.
Ostean, 19:30ean, partidua jokatuko dute kiroldegian: Magna Navarra Xota (1. maila) Debabarrenako eta Eskoriatzako jokalariek osatutako selekzioaren aurka.
16 denboraldi lehenengo mailan
Irurtzunen (Nafarroa) sortutako Xota kirol elkarteko taldeak areto futboleko lehenengo mailan jokatzen du eta dagoeneko 16. denboraldia du. Imanol Arregi entrenatzaileak zeresan handia izan du taldearen ibilbidean; izan ere, 15 urte daramatza entrenatzaile lanetan.
Taldean bizitakoak eta areto futbolaren gaineko kontuak ekarriko ditu martitzenean Eskoriatzara.